Kabiene | Elkarlan Gunea | kabiene
Kabiene Usurbilgo Freelance eta Autonomen elkartea da. Coworking bat zabalik dauka
Usurbilgo Freelance eta Autonomoen elkarte, Coworking
-1
archive,paged,tag,tag-kabiene,tag-13,paged-2,tag-paged-2,bridge-core-1.0.4,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode-theme-ver-18.0.6,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,wpb-js-composer js-comp-ver-5.7,vc_responsive

Azkenean iritsi zitzaion Kabieneri ateak parez pare zabaltzeko eguna. Ostiralean ia 80 lagun bildu ginen gure bulegoa ezagutu eta mokadu baten bueltan proiektuaz, gure lanetaz edo pintxoei buruz ere hitz egiteko. Oso gustura egon ginen, egia esan plazer bat izan zen Kabieneren inaugurazioan hainbeste aurpegi ikustea...

Kide berri bat dugu Kabienen! Maialen Garagarza da, 29 urteko Atxegaldeko alaba. Itzultzailea da ikasketaz eta lanbidez, eta askotariko testuak euskarara eta gaztelaniara ekartzen dihardu azken 5 urteotan. Literatura du gustuko, eta hainbat liburu ere itzuli ditu. Itzultzailearena ofizio bakarti samarra denez, eta beste mota batzuetako lanetan aritzeko...

Aurkezpenekin jarraituz, ezinbestekoa iruditu zitzaigun Usurbil-go herriari nor garen esatea, eta, horretarako, hemen duzue Noaua-k egin digun elkarrizketa. Bertan, gure lehen bileretatik gaur egungo egoeraraino egindako bidea, Kabiene zer den, eta Kabienek herriari zer eskaintzen dion azaltzen dugu. Proiektuak garatzeko kabi berria Zure kontutik ari bazara lanean,...

Kabieneren lehen egun hauetan aurkezpenekin jarraitzen dugu eta Hurbilago, Usurbilgo merkatari eta ostalari elkarteko kideak ere bertan izan ditugu bisitan. Ziur gaude elkarlanak onurak ekarriko dituela guretzat eta herriarentzat....

Usurbilgo Udaleko ordezkarien bisita jaso dugu. Xabier Arregi alkatea, Alaitz Aizpurua (Hezkuntza eta Garapen zinegotzia) eta Josune Mujika (Enplegu Sustapen eta Garapen Ekonomikorako teknikaria) izan dira gure proiektuaren nondik norakoen berri jakiten. 2016/2017rako gure aurreikuspenak eta asmoak azaldu eta ideien trukaketa interesgarri bat egin ondoren,...

Kabiene abian da. Usurbil-go freelance eta autonomoen garapenean oinarrizko laguntza eskaini nahi duen elkartea. Gune dinamikoa eta berritzailea izango da, non, profesional ezberdinek, elkarlanean, euren proiektuak garatuko dituzten. Aurreneko mezu honetan, eskerrak luzatu nahi genizkioke Elhuyar fundazioari, Kabiene martxan jarri dadin erraztasunak besterik ez baititugu jaso. Honen harira,...