Kabiene | Elkarlan Gunea | kabiene
Kabiene Usurbilgo Freelance eta Autonomen elkartea da. Coworking bat zabalik dauka
Usurbilgo Freelance eta Autonomoen elkarte, Coworking
13
archive,tag,tag-kabiene,tag-13,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode-theme-ver-16.8,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,wpb-js-composer js-comp-ver-5.4.5,vc_responsive

[gallery ids="791,793,792,794"] Beterriko beste ekintzaile batzuk ezagutu eta elkarren artean loturak sortzeko asmoz, Kabienera gonbidatu ditugu Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunea, Coworking Lasarte-Oria eta Andoaingo Martin Ugalde Coworkinga. Lehen bilera honetan, Kabiene nola sortu zen, orain zer egoeratan dagoen eta aurrera begira zer helburu dituen azaldu diegu. Elkarlanean...

Kabieneren lehen urteurrena ospatzen jarraitzeko, Nafarroa Beherera egun-pasa joan ginen urriaren 27an. Thierryk primerako egitaraua antolatu zigun: Hasteko, Indar garapen-zentroaren Lutxi egoitza bisitatu genuen, Donazaharren. Hango funtzionamendua, antolaketa eta lan-metodologia azaldu zizkiguten, eta guk Kabieneren berri ere eman genien....

Joseba Bergaretxe (Berastegi, 1989)  politologoa da ikasketaz eta bere ibilbide profesionala politika publikoen alorrean zentratuta dago. Azken urteetan kontsultore lanetan dihardu Josebak Ekai Centerren. Bertan, kudeaketa publikoaren berrikuntzan daude espezializatuta eta Euskal Herriko zein Europako hainbat erakunderi eskaintzen diete aholkularitza garapen, industria edo ekonomia politiketan. Orain Kabienen,...

Poz handiz ospatu dugu Kabieneren lehen urteurrena, iaz amets bat baino ez zena gauzatzea lortu baitugu. Elkarrekin egin diegu aurre bidean aurkitu ditugun oztopoei, eta berdin helduko diegu hemendik aurrerakoei ere. Kabienen denok gara berdin, baina parekide ere izan nahi dugu. Orain arte bulegora hurbildu diren...

Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin. Eta esan zien: «Banuen gogoa sufritu aurretik Pazko-afari hau zuekin egiteko!» (Lukas 22, 14-15) Ostiralean, pena handiz baina umorez josita, kabienetarrok Iñaki agurtu genuen. Urtebetez gure artean egon eta gero, hemendik aurrera beste leku batetik jarraituko duela erabaki...

Daniel Carballo Ostolaza ” 1971ean jaioa Zumaian. Arkitektoa lanbidez, 1997 urtetik autonomo izan da lanbidez. Marrazkiak eginez oinarritu da bere txikitako afizioa, orain lanbide bihurtuta. Bote luzea eta pilota plazak egitasmoen eragilea da, pilota jokoaren inguruko hirigintzaren historiaren ikerketa bidetik habiatuta. Bote luzea mahai jokoaren egilea...

Kabiene eta Usurbilgo udalak elkarlanean Hasiz Hazi beka plazaratu dute. Ekintzaileentzako proiektu profesional bat aurrera ateratzeko aukera paregabea. Bekaren informazioa ondorengo loturan duzue. HASIZ HAZI BEKA...

Joseba Larratxe “Josevisky” 1985ean jaio zen Irunen. Arkitektoa da ikasketaz, baina marrazkigintzan ari da egiten ibilbide profesionala. Txikitatik datorkion komikien zaletasunak bultzatuta hasi zen marrazten, komikiak lehenik eta ilustrazioak ere bai gerora. Hainbat aldizkaritan kolaboratzen du –Argia, Gaztezulo, Xabiroi, H28...

2017. urtea kide berri batekin hasi dugu Kabienen. Thierry Biscary (Anhauze, Nafarroa Beherea) 40 urteko kantari eta ekoizlea da. Kalapita produkzioak izeneko enpresa sortu berri du eta ikuskizungintzan egiten du lan. Senpereko Elirale dantza-konpainiaren garapenaz arduratzeaz gain, Ipar Euskal Herriko artisten lanak Hegoaldean ezagutarazi nahi ditu. Donostiako Antigua auzoan...