Kabiene | Elkarlan Gunea | ekitaldiak
Kabiene Usurbilgo Freelance eta Autonomen elkartea da. Coworking bat zabalik dauka
Usurbilgo Freelance eta Autonomoen elkarte, Coworking
15
archive,tag,tag-ekitaldiak,tag-15,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode-theme-ver-16.8,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,wpb-js-composer js-comp-ver-5.4.5,vc_responsive

[gallery ids="791,793,792,794"] Beterriko beste ekintzaile batzuk ezagutu eta elkarren artean loturak sortzeko asmoz, Kabienera gonbidatu ditugu Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunea, Coworking Lasarte-Oria eta Andoaingo Martin Ugalde Coworkinga. Lehen bilera honetan, Kabiene nola sortu zen, orain zer egoeratan dagoen eta aurrera begira zer helburu dituen azaldu diegu. Elkarlanean...

Kabieneren lehen urteurrena ospatzen jarraitzeko, Nafarroa Beherera egun-pasa joan ginen urriaren 27an. Thierryk primerako egitaraua antolatu zigun: Hasteko, Indar garapen-zentroaren Lutxi egoitza bisitatu genuen, Donazaharren. Hango funtzionamendua, antolaketa eta lan-metodologia azaldu zizkiguten, eta guk Kabieneren berri ere eman genien....

Azkenean iritsi zitzaion Kabieneri ateak parez pare zabaltzeko eguna. Ostiralean ia 80 lagun bildu ginen gure bulegoa ezagutu eta mokadu baten bueltan proiektuaz, gure lanetaz edo pintxoei buruz ere hitz egiteko. Oso gustura egon ginen, egia esan plazer bat izan zen Kabieneren inaugurazioan hainbeste aurpegi ikustea...

Kabieneren lehen egun hauetan aurkezpenekin jarraitzen dugu eta Hurbilago, Usurbilgo merkatari eta ostalari elkarteko kideak ere bertan izan ditugu bisitan. Ziur gaude elkarlanak onurak ekarriko dituela guretzat eta herriarentzat....

Usurbilgo Udaleko ordezkarien bisita jaso dugu. Xabier Arregi alkatea, Alaitz Aizpurua (Hezkuntza eta Garapen zinegotzia) eta Josune Mujika (Enplegu Sustapen eta Garapen Ekonomikorako teknikaria) izan dira gure proiektuaren nondik norakoen berri jakiten. 2016/2017rako gure aurreikuspenak eta asmoak azaldu eta ideien trukaketa interesgarri bat egin ondoren,...

Kabiene abian da. Usurbil-go freelance eta autonomoen garapenean oinarrizko laguntza eskaini nahi duen elkartea. Gune dinamikoa eta berritzailea izango da, non, profesional ezberdinek, elkarlanean, euren proiektuak garatuko dituzten. Aurreneko mezu honetan, eskerrak luzatu nahi genizkioke Elhuyar fundazioari, Kabiene martxan jarri dadin erraztasunak besterik ez baititugu jaso. Honen harira,...