Kabiene | Elkarlan Gunea | Autonomo txikien Usurbilgo bulego autogestionatua
Kabiene Usurbilgo Freelance eta Autonomen elkartea da. Coworking bat zabalik dauka
Usurbilgo Freelance eta Autonomoen elkarte, Coworking
957
home,paged,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-957,paged-2,page-paged-2,bridge-core-1.0.4,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode-theme-ver-18.0.6,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,wpb-js-composer js-comp-ver-5.7,vc_responsive

HASIZ HAZI DIRU-LAGUNTZA

urtebeteko egonaldia Kabienen, doan

AUTONOMO TXIKIEN USURBILGO BULEGO AUTOGESTIONATUA

Kabiene elkarlan gunea Usurbilgo ekintzaile eta profesional batzuek sortu genuen 2016. urtearen hondarrean, baina lehenago eratu ginen talde gisa; izan ere, denok ere antzeko egoera profesionala genuenez, gure kezka eta arazoei irtenbidea bilatzeko modurik onena batzea zela ikusi genuen.

 

Hastapenetako talde hartatik irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu eta elkarlan gune bat jarri genuen martxan, autogestioan oinarrituta: kideok kudeatzen dugu bulegoa eta denon artean hartzen ditugu erabakiak.

 

Gure helburua argia da: ekintzailetasuna bultzatzea eta proiektu profesional bat gauzatu nahi dutenen elkargune izatea.

Tarifa baxua

Inguruko coworking-en artean merkeena.

Kokaleku aproposa

Trenez, autobusez eta autoz etortzeko aukera.

Gune autogestionatua

Kabienekideok erabakitzen dugu elkartearen norabidea.

  • HILEKO TARIFA

  • 75€ + BEZ
    • Zure mahaia egunero 24 orduz
    • Internet konexioa
    • Bilera gela behar duzunean
    • Giro ezin hobea

Trenez

Tren geltokia 500 metrora dago, eta astegunetan ordu erdiro daude trenak Donostiatik zein Zumaiatik.

Autobusez

Autobus geltokia 200 metrora dago, eta astegunetan ordu erdiro daude autobusak Donostiatik zein Zumaiatik. Lasartetik ere badago autobus zerbitzua.

Autoz

Donostiatik 10 kilometrora gaude eta N-634-tik irteera zuzena dago. Gainera, doako aparkalekua dago egun osoz.

Bizikletaz

Bizikletentzako aparkaleku berezia dago eraikinaren alboan.

Oinez

Herrigunetik hurbil kokatuta dago, joan-etorria 5 minutuan egiteko moduan.

Laguntzaileak