Kabiene | Elkarlan Gunea | Martxoak 8: Emakume ekintzaileekin solasaldia
Kabiene Usurbilgo Freelance eta Autonomen elkartea da. Coworking bat zabalik dauka
Usurbilgo Freelance eta Autonomoen elkarte, Coworking
845
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-845,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode-theme-ver-17.2,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,wpb-js-composer js-comp-ver-5.4.5,vc_responsive

Martxoak 8

Emakume ekintzaileekin solasaldia

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguneko greba-deialdiarekin bat eginez,  solasaldi bat antolatu dugu Kabienen, Miren Narbaiza, Leire Cancio, Arrate Imaz, Oihane Iribar eta Idoia Torregarai ekintzaileekin. Lehenik norberaren ibilbide profesionalari buruz hitz egingo dugu, eta, gero, ekintzailetzaren arloan emakumeak duen paperari buruz arituko gara. Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, ekintzaile izateko asmotan dabiltzan beste emakume batzuentzat eredu izan daitezen.

Lagundu kartela zabaltzen!

Arrate Imaz

Arrate Imazek gertu-gertutik bizi du nekazaritza, eta bera da Loratu atariaren atzean dagoen ekintzailea. Zubietako Ameri Goikoa baserrian bizi da, eta bere familiak urteak daramatza baratzea egiten eta uzta Donostiako San Martin azokan saltzen. Loratu proiektuan, baserriko produktuen salmenta gaurkotzen eta Internet bidez barazkiak gure etxeetara helarazteko aukerak lantzen dihardu.

Miren Narbaiza

Miren Narbaiza eibartarra kazetaria da ikasketaz, baina betidanik izan du harremana musikarekin. Napoka Iria taldeko kide zenean erabaki zuen musikari profesionala izateko apustua egitea, eta, orduz geroztik, Joseba B. Lenoir Gang, Perlak, Dual Split eta Drumkopters taldeekin aritu da. Orain, MICE bakarkako proiektuan dabil buru-belarri.

Leire Cancio

Leire Cancio Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta beste hainbat arlotako ikasketak ere egin ditu gerora: marketina, kazetaritza, kultura kudeaketa, psikologia… Hainbat enpresatan lan egin eta gero, Elhuyar Fundaziora iritsi zen 2001ean, eta zuzendari-lanetan ari da 2004tik.

Idoia Torregarai

Idoia Torregarai kazetaria da ikasketaz, eta Udako Euskal Unibertsitateko komunikazio-arduraduna da gaur egun. Hamaika proiektutan dago sartuta, umorearekin lotutakoak gehienak: Barretartia bloga, kolaborazioak irrati eta telebistan, formazio-saioak eta -tailerrak, Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna… Usurbilgo Noaua! astekariko zuzendaria ere bada.

Oihane Iribar

Oihane Iribar hezkuntza-arloari lotuta egon da beti, eta Usurbilgo Udarregi ikastolan laguntza- eta errefortzu-lanetan ari da gaur egun. Gizarte Integrazioko eta Heziketa Bereziko ikasketak ditu, eta betidanik izan du interesa hezkuntza-eredu alternatiboetan; hori dela eta, hainbat ikastaro egin ditu Montessori ereduan, hezkuntza aktiboan eta hezkuntza emozionalean sakontzeko. Orain dela urte batzuk Xixahori taldea sortu zuen beste herritar batzuekin batera, herrian eskola alternatibo bat sortzeko asmoz.