Kabiene | Elkarlan Gunea | Elkartea
Kabiene Usurbilgo Freelance eta Autonomen elkartea da. Coworking bat zabalik dauka
Usurbilgo Freelance eta Autonomoen elkarte, Coworking
265
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-265,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode-theme-ver-16.8,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,wpb-js-composer js-comp-ver-5.4.5,vc_responsive

ZER DA KABIENE?

Kabiene elkarlan gunea Usurbilgo ekintzaile eta profesional batzuek sortu genuen 2016. urtearen hondarrean, baina lehenago eratu ginen talde gisa; izan ere, denok ere antzeko egoera profesionala genuenez, gure kezka eta arazoei irtenbidea bilatzeko modurik onena batzea zela ikusi genuen. Hastapenetako talde hartatik irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu eta elkarlan gune bat jarri genuen martxan, autogestioan oinarrituta: kideok kudeatzen dugu bulegoa eta denon artean hartzen ditugu erabakiak.

Gure helburua argia da: ekintzailetasuna bultzatzea eta proiektu profesional bat gauzatu nahi dutenen elkargune izatea.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Kabieneren bulegoa Usurbilen dago kokatuta, Elhuyar fundazioaren eraikineko azken solairuan. Tren eta autobus geltoki nagusietatik hurbil gaude, eta autoa zein bizikleta aparkatzeko lekua dugu. Eraikinaren alarma zerbitzu orokorraz gain, bulegoak bere alarma du, eta kide bakoitzak giltza elektroniko bat dauka bere izenean.

Kabienek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie kideei: lanerako mahaia, bi bilera gela, Interneterako konexioa, oinarrizko bulegoko materiala… Ez dago ordutegi mugarik; norberak bere giltza duenez, nahi duenean etor daiteke, lanegun zein asteburu.

NOR GARA KABIENEKIDE?

Arkitektoak, idazleak, argazkilariak, diseinatzaileak, marrazkilariak, itzultzaileak… Arlo askotako pertsonak gaude Kabienen, eta ateak zabalik ditugu proiektu interesgarri bat eta lan egiteko leku bat behar duen edonorentzat.