ZER ESKAINTZEN DU BULEGOAK?
Lan giro apartaz gain, hauek dira Kabienek eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak:
LANERAKO LEKU ZABAL, ARGITSU ETA AIREZTATUA
- Kabiene Elhuyarren eraikinean dago, Usurbilen.
- 150 m²-ko espazio zabala da eta, azken solairuan dagoenez, argiztapen naturala eta aireztapen ona ditu.
- Ez du ordutegi mugarik, eta lanegun zein asteburu dago erabilgarri.
- Eraikinaren alarma zerbitzu orokorraz gain, bulegoak bere alarma du, eta kide bakoitzak giltza elektroniko bat dauka bere izenean.
KIDE BAKOITZAK BERE MAHAIA
- Kide bakoitzak bere mahaia du, 160×80 cm-koa, bai eta tiradera bat eta apalategiak ere.
- Bi bilera gela itxi daude, eta kide bakoitzak bilerak antolatzeko erreserbatu ditzake.
- Bilera geletan pantailak daude, bideodeiak eta aurkezpenak egin ahal izateko.
- Atseden hartzeko leku aproposa izateaz gain, bilera informalak egin daitezke, edo irakurri, gainerako kideekin elkartu…
- Bulegoan bertan bazkaltzeko aukera dago, horretarako prestatutako gunean.
- Horrez gain, bulego lana egiteko zerbitzu orokorrak eskaintzen dira: Interneterako sarbidea, A3 neurriko inprimagailua eta eskanerra, bulegoko materiala, kafe makina, hozkailua…