Kabiene | Elkarlan Gunea | Kabiene ezagutzera etorri dira Beterriko coworking-ak
Kabiene Usurbilgo Freelance eta Autonomen elkartea da. Coworking bat zabalik dauka
Usurbilgo Freelance eta Autonomoen elkarte, Coworking
789
post-template-default,single,single-post,postid-789,single-format-gallery,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode_grid_1300,qode-theme-ver-16.8,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,wpb-js-composer js-comp-ver-5.4.5,vc_responsive

Kabiene ezagutzera etorri dira Beterriko coworking-ak

Beterriko beste ekintzaile batzuk ezagutu eta elkarren artean loturak sortzeko asmoz, Kabienera gonbidatu ditugu Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunea, Coworking Lasarte-Oria eta Andoaingo Martin Ugalde Coworkinga.
Lehen bilera honetan, Kabiene nola sortu zen, orain zer egoeratan dagoen eta aurrera begira zer helburu dituen azaldu diegu. Elkarlanean aritzearen garrantziaz ere hitz egin dugu, eta jabetu gara etorkizunean elkarrekin lan egiteko eta proiektuak garatzeko aukerak sor daitezkeela.
Hortaz, eta beste leku batzuetan zer antolaketa duten eta nola lan egiten duten ikusi ahal izateko, hurrengo bilera Iturolako Elkarlan Sorgunean egingo dugu.

GuardarGuardar