
13 Uzt Ongi etorri Kabienera, Joseba
Joseba Larratxe “Josevisky” 1985ean jaio zen Irunen. Arkitektoa da ikasketaz, baina marrazkigintzan ari da egiten ibilbide profesionala. Txikitatik datorkion komikien zaletasunak bultzatuta hasi zen marrazten, komikiak lehenik eta ilustrazioak ere bai gerora. Hainbat aldizkaritan kolaboratzen du –Argia, Gaztezulo, Xabiroi, H28…–, eta liburu eta diskoetarako ilustrazioak ere egin ditu.
Duela urte batzuk etorri zen Usurbilera bizitzera, eta egun osoa etxeko estudioan sartuta eta pijama kendu gabe egon baino nahiago izan du Kabienera etorri.
Beraz, marrazki edo komikiren bat behar baldin baduzue, hemen izango duzue Joseba.